Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2016-05-13

Ataria 2016ko maiatzaren 13a

Sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu du Bidania-Goaizko Kukuri elkarteak, eta bertako kidea den Maixus Azkuerekin hitz egingo dugu ikastaroaren berri izateko. Ahoztar Zelaieta kazetari eta idazleak hitzaldia emango du Alegian Kutxabank-en inguruan idatzi duen liburuari buruz. Datorren asteartean, maiatzaren 17an izango da hitzaldia, kultur etxean, arratsaldeko zazpietan. Bedaion Harri Jaia ospatu zuten atzo. Joseba Zulaika Artubi elkarteko kidearekin aritu ginen solasean egunari buruz. Unai Muñoa eta Bixente Gorostidi  bertsotan entzungo ditugu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!