Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko SOS Arrazakeriak abian jarritako PRISM kanpainaz hitz egin dugu, Kurdistanen inguruan aritu gara atzo Otsabi elkartean eman zuten hitzaldiaren harira, Gael herri txikietako areto futbol elkartearen denboraldiaren balantzea egin digu elkarteko arduradunak, Tolosaldea Garatzeneko enpresa saileko Unai Anduezak adimen lehiakoraz hitz egin digu, Arrate Iturbe azokako dinamizatzaileak bihar San Isidro egunaren harira azokan egingo duten omenaldiaz hitz egin digu, Uzturpeko ikasleen bisita izan dugu, lehiaketa eta antton Telleriaren proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?