Pasahitza (zaharra)

Alergiarentzat lagungarria

Ataria 2016ko maiatzaren 12a

Agurtzane Larrañaga makrobiotika adituak hainbat gomendio eman dizkigu alergiari aurre egiteko. Batetik, garrantzitsua da esnekiak eta azukrea ekiditea. Bestetik, kuzuarekin eginiko edaria hartzea gomendatu digu, indarra hartzen eta garbitzen laguntzeko. Belardendetan topatuko dugu kuzua. Goilarakada bat hartu eta ur hotzetan nahastuko dugu, ondo nahastu, eta sutan jarriko dugu, lehenengo burubuilak egin arte. Orduan, erretiratu eta umeboshi bat txikitu eta bertan nahastuko dugu, eta prest izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!