Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2016-05-12

Ataria 2016ko maiatzaren 12a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Juantxo Zeberiori elkarrizketa bihar Leidorren izango den 'Yau Samayaye' emanaldiaren inguruan, Eresargi abesbatzak antolaturiko abesbatzen zikloaren inguruan aritu gara, Hartu Trena dinamikaren barruan Sare mugimendutik astebururako antolatu dituzten ekitaldiak errepasatu ditugu, Tolomendi eskualdeko landa garapen agentziaren tartean Foru Aldundiak babserri bideak konpontzera bideratutako diru laguntzen deialdiaren inguruan aritu gara Iker Karrrerarekin, Agurtzane Larrañaga makrobiotika adituarekin alergien inguruan aritu gara, oroimenaz aritu dira Quark zientzia atalean, eta amaitzeko lehiaketaren tartea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!