Natura, hezkuntza eta kirola, bat eginik

Ataria 2016ko maiatzaren 7a

Zumardia elkarteak antolatu duen egitasmoaren lehen saioa osatu dute gaur, Tolosan. Natura ezagutzeko, natur inguruan kirola egiteko, eta hori modu jolasgarrian izatea da egitasmoaren helburua.

Hiru saio egingo dituzte guztira, nolabait proba moduan, Tolosaldeko hainbat ikastetxeetako 230 haur ingururen parte hartzearekin. Oria ibaian piraguan aritu dira, Zumardi Handian orientazioa egiten, eta Santa Maria plazan eta Oargi elkartean eskalada eta oreka landu dituzte. Antolatzaileek balantze "oso ona" egin dute lehen saioaren inguruan.

Zumardia elkartearen asmoa kirol horiek datorren urteko eskola kirola egitasmoan txertatzea da, eta baita aukera ematea saioak ere antolatzeko haur eta helduentzat eskola egutegitik kanpo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!