Musikak elkartuta

Ataria 2016ko maiatzaren 7a

Emusik 2016 jaialdiaren barruan, hau da, XII. Musika Eskolen Europako Jaialdia, bi emanaldi izan dira eskualdean. Horietako bat Tolosan eta bestea Zizurkilen. 

Alemaniako Elze Herrialdeko CJD Musikschule Elze abesbatza, Herrialde Katalanetako Escola municipal de Musica i dansa de Mora d'Ebre eta Tolosako musika eskolako ikasleak aritu dira Tolosako Lopez Mendizabal plazan.

Zizurkilen kontzertua Joxe Arregi plazan izan da, eta bertan parte hartu dute Loatzo musika eskolako, Alemaniako Taktgefühl Brandenburg-eko, Alemaniako Bamberg-eko, Suitzako Jugendmusik Frauenfeld-eko, eta Poloniako Orchestra + Choir Przemysl-eko ikasleak. Europako ereserkia jo eta abestu dute denen artean, eta gero eskola bakoitzak bere emanaldia egin dute. Bukatzeko, talde guztiek Musikatu bizitza abestia jo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!