Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Alegialdea) 2016-05-06

Ataria 2016ko maiatzaren 6a

Baliarrainera joango gara lehenbizi, igandean Martzelino Dorronsorori egindako omenaldiari buruz hitz egiteko. Baliarrainen jarraituko dugu gaurko bidea, Eneko Garmendiak jokatuko duen Gipuzkoako Lokotx Biltze txapelketaren berri izateko. Ondoren Alegiara joango gara, bertan ikusgai dagoen Bajao, itsasoaren semea-alabak erakusketari buruz Agurtzane Belauntzaranekin hitz egiteko. Ondoren zenbait deialdiren berri emango dugu, eta azkeneko geldialdia Altzon izango dugu. Izan ere, bertan eman berri baitu Xabier Amurizak bere azken bertso saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!