Aste honetan, Aiztondo bailaran eta Anoetaldean jasotako albisteekin osatu dugu uzta Hamaiketakorako. Besteak beste, UTE Goierrialdeako langileek azken bi hilabeteetan daramaten borrokaldia aipatu dugu eta Amasa-Villabonako kultur programazioa aurkeztu digu Joxean Cubero kultura teknikariak. Bide batez, Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiaz hizketan jarri ditugu Joxe Mari Luengo eta Josu Amilibia, Zizurkil eta Adunako alkateak, hurrenez hurren.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?