Denak irabazle

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko apirilaren 30a

Aiztondoko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Alkizako frontoian; gozatu ederra hartu dute ikusleek, gaztetxoen senarekin.

Otsailean ekin zioten XIX. Aiztondo pilota txapelketari eta, gezurra badirudi ere, iritsi da txapelak banatzeko garaia. Alkizan hitzordua egin dute, gaur, eta frontoia txiki geratu da.

Eskuz zein palaz, azpieskualdeko harrobiaren lagin txiki bat baino ez da izan finala, neska-mutilen freskotasun eta urduritasunak margoturik. Gainera, partidaren emaitzei begiratuagatik ere, denak izan dira irabazle: batzuk, txapelketan parte hartu eta finala jokatzera iritsi direlako eta, beste batzuk, berriz, pilota nahiz saskiaren zozketan irabazle suertatu direlako.

Aiztondoko pilotazaleek badute, beraz, zer ospatua, larunbata biribiltzeko.

 

XIX. AIZTONDO PILOTA TXAPELKETA, emaitzak

Jone Arrieta / Iraia Leon (Asteasu-Larraul) - 18
Irati Tejeria / Leire Zubeldia (Aduna) - 14

 

Libe Elizegi / Maddi Urdanpileta (Asteasu- Villabona) - 18
Uxue Aranburu / Helene Usabiaga (Larraul- Asteasu) - 25

 

Ibai Sarasola / Eñaut Oñate (Villabona) - 16
Aner Arrieta / Aner Unanue (Villabona) - 09

 

Lander Zabala / Lohitzun Aristeta (Aduna) - 12
Joanes Cestau / Inhar Iparragirre (Aduna) - 16

 

Iban Lanzeta / Adur Tapia (Asteasu) - 14
Gorka Huitzi / Alex Agirre (Asteasu) - 16

 

Mattin Gorostidi / Gorka Ugartemendia (Alkiza) - 18
Aitor Sorarrain / Ander Perurena (Alkiza-Zizurkil) - 04

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!