XIX. Aiztondo Pilota Topaketa martxan da

Asier Imaz 2016ko otsailaren 23a

Eskuz zein palaz jokatuko dute, eta 133 neska-mutilek hartuko dute parte.

Martxan da jada XIX. Aiztondo Pilota Topaketa. Aiztondoko Zerbitzuen Mankomunitateak eta bailarako herri parte hartzaileetako pilota taldeetako arduradunek bat eginik antolatu da topaketa.

Aurtengo ekitaldiak 133 pilotarik parte hartuko dute eta aurrebenjamin, benjamin, alebin, infantil eta neskak palaz alebin eta infantil mailan ariko dira.

Partidak igande goizetan jokatuko dira eta maila bakoitzak bere egoitza izango du: Alkizan aurrebenjaminek jokatuko dute, Asteasun alebinek, Zizurkilen infantilek, Villabonan benjaminak ariko dira eta Larraulen berriz neskak palaz. Adunako pilotalekuan obretan ari direnez, aurtengo ekitaldian ez da topaketako partidarik izango.

Aste santuetako bi igandean ezik, asteburuero izango dira pilota partidak eta finalak apirilaren 30ean larunbatez izango dira, arratsaldeko 16:00etan hasita Alkizako Pilotalekuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!