Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Lanbide Azokaren inguruan Fraisoro, Peñascal eta Don Bosco zentroetako arduradunekin, Nerea Alias eta Xabin Fernandezekin Olaederran bihar izango den 'Hartu trena' ekimenaren inguruan, Irene Arin Kale kantoitik, bihar hileko azken ostirala izaki Joseba Txapartegi Nekane Txapartegiren anaiarekin izan gara, hain justu, bihar dute bere bisita Suitzako espetxean, Tolomendiren tartea Hazik antolatutako ostiral ekintzaileak ekimenaz aritu gara eta saioa emaiatzeko, lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?