Udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia

Ataria 2016ko apirilaren 25a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak ekainaren 27tik uztailaren 22a bitartean burutuko den Udaleko Irekietarako begiraleen hautaketa deialdia egin du.

18 urteak beteak izatea edo 2016an betetzea, euskara ondo menderatzea, azterketa teoriko eta praktikoa egitea eta curriculuma eta agiriak aurkeztea dira eskatzen diren baldintzak.

Hautaketa prozesuan honakoak baloratuko dira: denbora libreko begirale edo zuzendari titulua edukitzea; heziketarekin zerikusia duten ikasketa edo ikastaroak egin izana; esperientzia izatea antzeko lanetan; langabetu edo ikaslea izatea eta Aduna, Alkiza eta Larraulen erroldatuta egotea.

Apirilaren 29an bukatuko da izen emateko epea. Azterketa berriz, maiatzaren 6an egingo da Pedro Mari Otaño ikastetxean, Zizurkilen, arratsaldeko 19:30ean. Informazio gehiagorako 943 69 39 90 telefonora hots egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!