Eneko Garmendia eta Aritza Lizartza Elduaran bailarako I. txapelketako irabazleak

Maier Ugartemendia 2016ko apirilaren 18a

Irudian, pilotari gazteak hiru herrietako alkateekin batera, sariak banatu ondoren.

Larunbatean jokatu ziren Ibarran Elduaran bailarako I. eskuz banakako txapelketako finalak festa giro politean

Martxoko bigarren asteburuan ekin zioten txapelketari Berastegi, Leaburu-Txarama eta Ibarrako pilota eskolek. Hiru pilota eskoletako 34 haurrek parte hartu dute txapelketa honetan, 22 benjaminak eta 12 kimuak. Larunbatean, lehenik 3. eta 4. postua erabakitzeko partidak jokatu ziren eta ondoren 1. eta 2. postuak erabakitzekoak.

Txapelketan parte hartu duten herrietako alkateak izan ziren amaieran egin zen sari banaketan, lehen 4 pilotariek eskuratu zituzten trofeoak, baina parte hartutako pilotari guztiek eskuratu zuten domina. Amaieran, txorixo pintxo banarekin amaiera eman zioten lehen aldiz jokatu den txapelketari.

Jarraian, larunbatean jokatutako partidak, eta amaierako sailkapena:

1. partida: Benjaminak 3. eta 4. postuak: Oihan Zapirain - Jokin Tolosa: 6-16
2. partida: Alebinak 3. eta 4. postua: Aitor Agirre -  Oinatz Azkoitia 8 - 16
3. partida: Benjaminak 1. eta 2. postuak: Eneko Garmendia -  Hodei Castro 16 -15
4. partida: Alebinak 1. eta 2. postuak: Aritz Intxaurrondo - Aritza Lizartza 4 - 16

Sailkapena: Benjaminak:

Eneko Garmendia
Hodei Castro
Jokin Tolosa
Oihan Zapirain

Sailkapena Alebinak:

Aritza Lizartza
Aritz Intxaurrondo
Oinatz Azkoitia
Aitor Agirre

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!