Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, asteburukoari begirada, Iñakiz Zubeldia Kale kantoitik, agendari errepasoa, Idoia Apaolaza psikopedagogoaren gomendioak seme-alabentzat eskola partikularrak aukeratzekotan gabiltzanerako, Iñigo Asensiorekin solasean (Donostiako giza eskubideen zinemaldian berak eta Iñigo Eraso tolosarrak egindako 'Richard Oribe, dominaz bestalde' dokumentala aurkeztu dute), lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?