Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2016-04-13

Ataria 2016ko apirilaren 13a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Koldo Zurutuza kazetariari elkarrizketa, Jon Ander Galarragaren ekokulturaren txokoa, agendari begirada, Joxemi Saizar kale kantoitik, Asier Gutierrezi elkarrizketa (gaur Iruran 'Kaukaso pistaz kanpo ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute berak eta Erlantz Gutierrezek), Tolosaldea Garatzenen tartean Olatz Ilarregi turismo arduraduna datorren asterako antolatu duten turismo jasangarriaren jardunaldiari buruz, Agustin Laskurainen errezeta, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!