Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Maria San Sebastian Topic zentroko museo arduradunarekin EMYA sariketaren inguruan, Abian da bidea ekimenaz, Javier Ansorenari elkarrizketa 'Errausketa hiri hondakinen kudeaketa aurreratu batean' hitzalda emango du Villabonan, Oihana Iguaran Kale kantoitik, Elena Egiguren Larramendi auzo elkarteko kidearekin solasean errefuxiatuentzat botak bilduko dituzte, Tolosaldea Lanbide Heziketako merkataritza saileko Laiene eta Mirenekin solasean maiatzean egingo duten bigarren eskuko azokari buruz, Oskar Tenaren artearen txokoa, lehiaketa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?