Aste honetako Hamaiketakoan, autismoa duten bi umeren amak elkarrizketatu ditugu, Enararen ama, Edurne Zudaire eta Pauren ama Paula Garcia. Autismoaren inguruan Urdinduz ekimena egingo dute igandean Donostian eta hara joateko gonbita luzatu digute. Bide batez, ostiralean, Sahararako haurrak Amasan harreran hartzeko egitasmoa laguntzeko kontzertua eskainiko du Villabonan Tenpora taldeak eta bertako kide Itsaso Etxebesterekin izan gara. Anne Jauregi anoetarrak berriz, Dantza-Soka egunean eskainiko duten Itsas lapurrak emanaldiaz aritu zaigu. Haatik konpainiako kidea da Anne, Amaiur Luluaga herritarrarekin batera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?