Eskualdeko preso eta iheslari ohiak 'Abian da bidea' ekimenarekin bat

Tolosaldeko Ataria 2016ko api. 6a, 20:08

«Euskal preso politikoen Euskal Herriratzea eta etxeratzearen aldeko lanean murgiltzera gatoz. ‘Aski da!’ ozenki aldarrikatzera». Tolosaldeko preso eta iheslari ohiek egin dituzte hitzok eta apirilaren 17an, Bilboko La Casillatik 12:00etan abiatuko den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia luzatu dute.

Arantza Karrera Karrerak eta Haimar Altuna Ijurkok egin dute irakurketa Anoetako Mikelasagasti auditorioan, bildutako preso eta iheslari ohien eta bertaratu ezin izan duten beste hainbaten izenean, "hemen bildu garen gizon-emakumeok askatasunaren aldeko borrokari lotu gintzaizkion, nor bere maila eta bitartekoez". Espetxean eta erbestean jorratutako "sendotasun eta erabakiortasun berarekin", euren ekarpen militantea egin nahi dutela adierazi dute ezker abertzale osoaren hautua eurena eginez: "soilik molde politiko eta demokratikoetatik aurrera egiteko erabakia fermuki babesten dugu". 

Tolosaldeko preso eta iheslari ohiek espero ez duten jarrera aurkitu dute, ordea, estatuen aldetik: "Bahitu politiko gisa dituzte euskal preso eta iheslari politikoak eta salbuespen neurriak ezartzen dizkiete, etekin politikoa atera nahian". Uste dute euskal jendartearekin batera ekinez gainditu behar dela ezarritako langa, "euskal herritarroi dagokigu, beraz, aukera hori irekitzea". Euskal jendartearen borondatea errespetatzea, salbuespen legedia indargabetzea eta instituzioen aldetik goren mailako eta askotariko adierazpenak eskatu dituzte agerraldian.

EPPKk Foro Sozialaren gomendioekin bat egitea erabaki zuen eta 2013an kaleratutako agirian adierazitako ildoan urratsak egin ditu. "Urrats horiek ez dute baliorik izango euskal jendartearen inplikazioarekin batera ez badoaz. Estatuak eragin duten blokeoari irtenbidea emateak urratsa berriak eskatuko dizkigu guztioi, urrats berriak, euskal preso politikoen etxeratze bidea zehazte ariketak ere bai. EPPKk berak erabakiko du zer nolako hautuak eta erritmoak zehaztu ildo horretan".

Anoetako auditorioan bildutako gizon-emakumeek preso eta iheslariek daramaten borrokaldi eta ahalegin guztietan bat egin dutela adierazi dute, baita legedi barneko baliabideak erabiltzeko erabaki eta urratsak ematean ere: "Legedia eta espetxeratze araudiaz baliatzeak ez du inola ere kolokan jartzen haien guztien izaera militantea, garatutako bidearen balioa eta duintasuna. Ez orain, ez lehen". Eskualdeko preso eta iheslari ohien ustez, urteetan baliatu dira legezko bitartekoak estatuen eraso eta interes politikoei aurre egiteko –espetxealdiak laburtzeko, erasoak baldintzatzeko, okerren ziren kideak babesteko–, "erabaki kolektiboen baitan, jakina". Horregatik, "ez diogu inori aukera txikienik ere emango urrats horien edo etor daitezkeen berrien fiskalizatzaile aritu dadin, EPPKren erabaki kolektiboekiko errespetua funtsezkoa baita, banan banako urrats eta gauzatzeko moldeak ekarriko dituzten arten, erabaki kolektiboak izango baitira".

Agerraldira gerturatutako herritarren ustez, euskal preso eta iheslarien etxeratze bidea abian da. "Euskal jendartearen konpromisoa indarberritu behar dugu, eta estatuek ezarritako blokeoari aurre egin, premia biziz. Zinez ezinbestekoa da gure herriak, gure seme-alabek etorkizun aske eta baketsua bizi dezaten".

Eskualdeko sinatzaileak:

Albiztur Gipuzkoa Brixi Arrue Larrarte
Albiztur Gipuzkoa Jose Angel Azurmendi Huizi
Albiztur Gipuzkoa Joxemai Sorazu Segurola
Alegia Gipuzkoa Julen Zinkunegi Tolosa
Altzo Gipuzkoa Ambrosio Artola Artola
Amasa-Billabona Gipuzkoa Gerbasio Agirre Arin
Amasa-Billabona Gipuzkoa Karlos Almorza Arrieta
Amasa-Billabona Gipuzkoa Jose Migel Apezetxea Narbarte
Amasa-Billabona Gipuzkoa Mikel Ayestaran Olano
Amasa-Billabona Gipuzkoa Jesus Bidaola Atxega
Amasa-Billabona Gipuzkoa Nikolas Cardenal Manzisidor
Amasa-Billabona Gipuzkoa Mª Pilar Esain Garro
Amasa-Billabona Gipuzkoa Lander Etxeberria Sansebastian
Amasa-Billabona Gipuzkoa Eneko Galarraga Godoy
Amasa-Billabona Gipuzkoa Mikel Garmendia Bastarrika
Amasa-Billabona Gipuzkoa Eneko Gorostidi Muxika
Amasa-Billabona Gipuzkoa Joxemari Olarra Agiriano
Amasa-Billabona Gipuzkoa Maite Ortiz Garcia
Amasa-Billabona Gipuzkoa Jon Andoni Zalakain Esain
Amasa-Billabona Gipuzkoa Julen Zelarain Errasti
Amasa-Billabona Gipuzkoa Pello Zelarain Oiarzabal
Amezketa Gipuzkoa Arantza Karrera Karrera
Amezketa Gipuzkoa Jokin Zubeldia Gorostidi
Bidania Gipuzkoa Lorenzo Ibarzabal Agirresarobe
Bidania Gipuzkoa Jose Angel Zinkunegi Urdapilleta
Anoeta Gipuzkoa Joxe Mari Urkola Roteta
Asteasu Gipuzkoa Joxe Lizaso Sorozabal
Ibarra Gipuzkoa Jose Manuel Artola Artola
Ibarra Gipuzkoa Francisko Bidasoro Blasco
Ibarra Gipuzkoa Eñaut Garmendia Lasa
Ibarra Gipuzkoa Juan Mari Garmendia Mendiola
Ibarra Gipuzkoa Goar Jimenez Mugerza
Ibarra Gipuzkoa Jon Mintegiaga Oiarbide
Ibarra Gipuzkoa Batista Otaegi Iturriza
Ibarra Gipuzkoa Oskar Oviedo
Ibarra Gipuzkoa Josu Ozaita Azpiroz
Ibarra Gipuzkoa Mikel Ozaita Azpiroz
Ibarra Gipuzkoa Haritz Sudupe Beraza
Ibarra Gipuzkoa Jokin Urdanpilleta Goenaga
Ikaztegieta Gipuzkoa Josetxo De la Fuente Taberna
Ikaztegieta Gipuzkoa Pili Lazkano Otegi
Leaburu-Txarama Gipuzkoa Jon Otegi Eraso
Lizartza Gipuzkoa Kontsuelo Agirrebarrena Ruiz De La Cuesta
Lizartza Gipuzkoa Haimar Altuna Ijurko
Lizartza Gipuzkoa Pello Olano Zabala
Lizartza Gipuzkoa Jose Mari Sarasola Etxeberria
Lizartza Gipuzkoa Julian Zinkunegi Zabala
Tolosa Gipuzkoa Edorta Agirre Mauleon
Tolosa Gipuzkoa Jose Manuel Arzallus Egiguren
Tolosa Gipuzkoa Iker Bea Hosteins
Tolosa Gipuzkoa Alex Etxarri Jaka
Tolosa Gipuzkoa Joxe Inazio Goikoetxea Arandia
Tolosa Gipuzkoa Goio Jimenez Morales
Tolosa Gipuzkoa Jose Luis Kruz Leunda
Tolosa Gipuzkoa Joxemari Lete Unzueta
Tolosa Gipuzkoa Aritz Lopez Ugarte
Tolosa Gipuzkoa Jose Maria Mujika Ezkurra
Tolosa Gipuzkoa Peio Odriozola Agirre
Tolosa Gipuzkoa Inigo Otazua Urresti
Tolosa Gipuzkoa Miguel Angel Otegi Apalategi
Tolosa Gipuzkoa Urtzi Sagarna Berasategi
Tolosa Gipuzkoa Jose Mari Zabala Olano
Tolosa Gipuzkoa Inigo Zapirain Garmendia
Tolosa Gipuzkoa Roxa Iraola Agirresarobe
Zizurkil Gipuzkoa Mikel Egibar Mitxelena
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!