Hiru proba garrantzitsutan izena emateko aukerak

Asier Imaz 2016ko apirilaren 5a

XIV. Orduak, Erniopeko Mendi Ibilaldia eta Villabonako Martxa Zikloturista maiatzean izango dira.

Maiatza beroa dator Tolosaldera. Izerdia botatzeko herritarrek aukera bat baino gehiago izango dute. Aurrez, izen emate epeak zabaldu dituzte, prestakuntzari gogotsu heltzeko. Erniopeko Mendi Ibilaldia, Villabonako Martxa Zikloturista eta XIV. Orduak gainean dira.

Villabonako Irrintzi Txirrindulari Elkarteak IX. Martxa Zikloturista antolatu du maiatzaren 15ean. Ibilbidea 150 kilometrokoa izango da, eta izena emateko kirolprobak.com webgunean dago aukera. Federatu nahiz ez federatuek parte hartu ahalko dute, eta egunean bertan ere apuntatzeko aukera egongo da. Martxaren inguruko informazioa irrintzielkartea.net webgunean zintzilikatu dute.

Egun berean, Erniozaleak Kultur Elkarteak antolatutako X. Erniopeko Mendi Ibilaldia egongo da. Asteasutik irten eta zortzi herri zeharkatuko dituzte. Izena emateko bi aukera jarri dituzte: www.erniozaleak.org webgunean eta egunean bertan Asteasun.


XIV. Orduak, maiatzaren 29an

Aralarko Adiskideek antolatzen duten proba izarraren XVI. edizioan izena emateko kirolprobak.com webgunean sartu behar da. Maiatzaren 24ra bitarte egongo da apuntatzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!