Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako albisteekin osatu dugu Hamaiketakoa. Villabonan kokatuta dagoen Graficas Laga enpresaren itxieraz jardun du Joseba Gabellanes langile ordezkariak. Horrekin batera, aurrera begira izango diren ekimenak aipatu ditugu: larunbatean Alkizako Ur mara museoan izango den Slow art eguna eta Asteasun ospatuko duten kantujira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?