Entzule finari, saskia opari

Ataria 2016ko martxoaren 30a

ATARIA IRRATIA-k eta Tolosako Azokak egiten duten hileroko lehiaketa irabazi du Xabi Otegi tolosarrak. 

ATARIA IRRATIA-ko Pasahitza saioa goizero 107,6 fm frekuentzian sintonizatu eta egunero-egunero esatariek luzatutako galdera errazari erantzuna ematea da saria irabazi ahal izateko egin beharreko bakarra. Kasu honetan, Tolosako Azokan, Zerkausian bertan jaso zuen Xabi Otegik ekoizleek mimoz landatutako euren produktuak. Asterik aste ordea, sariak ezberdinak izaten dira; antzerki-kontzertuetarako sarrerak, liburuak, eta hilean behin, azken honetan bezala, Tolosako Azokako produktuez osatutako saskia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!