'Birziklatu tentuz eta zentzuz' kanpaina azken txanpan

Ataria 2016ko martxoaren 16a

Tolosaldeko Mankomunitateak abian jarri du 'Birziklatu tentuz eta zentzuz' kanpaina, gaikako bilketan herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, eta, beraz, hobeto birziklatzen laguntzeko. Anoetan, Ibarran eta Tolosan izango dira ekimenak hurrengo egunetan.

Martxoak 17, ostegunean, Anoetan izango dira Tolosaldeko Mankomunitateko kideak 15:30tik 19:30ra. Gainera, 16:00etatik 17:00etara Anoetako ikastolako jolastokian egongo dira.

Ostiralean, martxoak 18, Ibarraren txanda izango da eta 15:00etatik 19:00ra gauzatuko da ekimena. 15:30tik 16:30ra Ibarrako Uzturpe ikastolako jolastokian izango da 'Birziklatu tentuz eta zentzuz' kanpaina eta ondoren herrian zehar –San Bartolome plaza, haur parkea, Emeterio Arrese plaza, Euskalerria kalea–.

Larunbatean, Tolosan dago ekimena iragarrita, beti ere eguraldi ona badago.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!