Pasahitza (zaharra)

Pasahitza 2016-03-15

Ataria 2016ko martxoaren 15a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Mattin Garikano tolosarrari elkarrizketa (13. Zinegoak jaialdiko filmak izango dira Tolosan ikusgai, eta horietako bat berak zuzendu duen 'Lo que nos une' film laburra), Martin Mantxori elkarrizketa (Ekologistak Martxan taldeko kide da tolosarra, Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, hamargarrenez Ekozinemaldia jaialdia izango da Tolosan), Oihana Iguaranen Emakumearen Eguneko hausnarketa Kale kantoitik, Tolosaldea Lanbide Heziketako Informatikako ikasekin teknologiaren txokoa, Oskar Tena artearen txokoan, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!