Hamaiketakoa

Hamaiketako (Aiztondo) 2016-03-14

Ataria 2016ko martxoaren 14a

Hamaiketakoan, Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako albisteak jaso ditugu. Besteak beste, Aritza kultur elkarteko Esti Amenabarrok, Adolfo Lozano Olazabalen arrastoen bila Austriara egingo duten bidaiaz hitz egin digu. Maddi Bengoetxea, Aizkardi Mendi Elkarteko kideak, iganderako prestatu duten 48. mendi martxaz hitz egin du eta Aiztondoko erraustegiaren aurkako plataformako kideak ezagutu ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!