Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Emakumearen nazioarteko egunaren harira, Duintasuna Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteko Arantxa Corrales eta Nekane Berriotxoa izan dira adineko emakumeen egoeraz hitz egiten, Josebe Iturrioz berdintasun aholkularia izan dugu, eta baita, Beatriz Egizabal ipuin kontalaria ere. Oihana Iguaran izan dugu Kale kantoitik, Tolosaldea Lanbide Heziketako Informatikako ikasleak teknologiaren txokoan, Oskar Tena artearen txokoan, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?