Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, solasaldia (EH Bildu, PSE-EE, Podemos), Anjel Mari Peñagarikano kale kantoitik, Joseba Egues Anabel Egues elduaindar presoaren anaia hileko azken ostirala izaki elkarretaratzeetarako deialdia egin digu, Leire Otaegi Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Saileko arduraduna Hazilan proiektuaren inguruan, Arrate Iturbe Zuhaitz azokari buruz, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?