Urteko lehen zurituak eskualdean

Ataria 2016ko otsailaren 15a

Astelehena zuri esnatu da eskualdeko bazter guztietan. Gutxi edo asko, elurra ikusteko aukera izan da.

Kosta zaio neguari bere arrastoa uzten baina adituek esan moduan iritsi da elurra. Aurrez, eskualdeko mendiak elurturik ageri izan dira, baina urteko lehen zuritua izan da herrien mailan.

Urkizun esaterako atzo eguerdian hasi zen elurbustia, eta gaur gauean egin du elur gehien. Goizean makinak pasa dira errepidea garbitzera.

Berastegi ere zuri esnatu da. Arratsalderako baina, urtu da gehiena. Hemen Leire Labaienek bidalitako hainbat argazki:

Ibarra, Tolosa, Alegia... Kaleetan ez du askorik iraun, baina zuritu zuela esateko adina bai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!