Tolosaldetik beste zazpi bikote, mus txapelketako Gipuzkoako finalera

Ataria 2016ko otsailaren 3a

Altzoko Elordi elkartean jokatu zen kanporaketa.

Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako finala jokatuko da Alegian otsailaren 20ean. Aurreko asteburuan Tolosaldeko bost herritan jokatu ziren kanporaketak, eta zazpi bikote sailkatu ziren Gipuzkoako finalerako.

Albizturren Isidro Condado eta Jesus Mari Etxeberria sailkatu ziren. Altzotik Malu Nazabal eta Xabier Olano joango dira. Amasa-Villabonatik Bixi Zelarain eta Patxi Etxeberria txapeldunak, eta Koldo Seara eta Eneko Iturbe bigarren sailkatuak. Orendaindik, Inaxio Garmendia eta Idoia Irazustabarrena. Tolosatik bi bikote doaz: Mikel Lasa eta Julen Irisarri txapeldunak, eta bigarren bikoteko kide baten izena eman dute, Julen Martija.

Villabonatik sailkatu diren bi bikoteak.

 

Albizturtik Isidro Condado eta Jesus Mari Etxeberria sailkatu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!