Zizurkilen eta Anoetan aurkeztuko dute '100 eguneko erronka'

Ataria 2016ko otsailaren 1a

Gaur Atxulondo kultur etxean 19:00etan egingo dute aurkezpena eta bihar, Anoetako udaletxean, 18:00etatik aurrera

Bizitza osasuntsu eta aktibo baten bitartez, norberaren bertsiorik onena lortzen laguntzen du "Me reto 100 dias" programa berritzaileak. Ehun eguneko iraupena duen programa honetan oinarrizko hiru arlo lantzen dira: bidaia, ariketa fisikoa eta elikadura.

Otsailean zehar egin ahal izango da Zizurkilen erronka eta aurkezpen hitzaldiak egingo dituzte gaur eta bihar Zizurkil eta Anoetan.

Urtearen hasieran izan zen Ataria irratian "Me reto 100 dias" programaren kudeatzaile Maider Mendizabal anoetarra. Entzungai dago, hemen, kontatutakoa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!