Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Aiztondo) 2016-02-01

Ataria 2016ko otsailaren 1a

Aste honetako Hamaiketakoan, arreta galera eta hiperaktibitateaz hitz egin dugu Adahagi elkarteko Gurutze Agirrerekin. Aurreko astean eskaini zuten hitzaldia Amasa-Villabonan udalaren gizarte zerbitzuek antolatuta. Fleming Bizirik astearen barruan Kolore Guztiak kulturarteko jaiaz hitz egin dugu, izen bereko elkarteko Maite Huertarekin. Bide batez, kulturarteko elkarte honen ekimenetako bat da Baraka antzerki taldea. Bertan aritzen da Idoia Sanchez tolosarra eta taldearen sorreraz hitz egin zigun, justu, ostiralean Villabonako Gurean eskaini behar zuten emanaldiaren harira. Zubimusu ikastolako Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldi bat ere izan dugu hizpide. Naroa Martinezek eman zuen ostegunean eta heriotza haurrekin lantzeko egin duen lanaz hitz egin zuen. Hamaiketakoan berekin egoteko aukera izan genuen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!