Oriakoren denboraldi berria, kolore berriekin

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 23a

Argazkian, Oriako Txirrindulari Eskolako txirrindulariak

Oriako Txirrindulari Eskolak denboraldi berriari ekiteko aurkezpen ekitaldia egin du gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan. Orain arteko babesleari, Limousin Cartonajes-i, Etxeondo gehitu zaio.

Laranja eta beltza atzean utzi eta aurten bizikleta gainean kolore berriekin ibiliko dira Oriako Txirrindulari Eskolako gazteak. Urdina eta beltza izango dira koloreak, babesle berriaren adierazle. Eskolako arduradunen esanetan "izugarria" da horrelako babesa jasotzea.

Aurkezpen ekitaldia eguerdian egin dute, eta txirrindulariekin batera euren lagun eta senideak zeuden Beotibarren.Aurpegi ezagunak ere gerturatu dira Tolosara, besteak beste, Arritxu Iribar kazetaria, eta Txomin Perurena eta Juanma Garate txirrindulari ohiak. Eskolatik pasatako Xabier San Sebastian ere bertan izan da. Berrikuntzen artean, aurtengo denboraldian Oriakok hiru txirrindulari afizionatu izango ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!