Gaurko saioan Orendainera joango gara lehendabizi, sortu berri den Orendaingo Sorginak taldea ezagutzeko. Orendain bertan jarraituko dugu, atzo San Sebastian eguna ospatu baitzen. Ondoren, Albiztur aldera joko dugu, Balentin Dorronsorori egindako elkarrizketa entzuteko. Azkenik, Alegiara joango gara, bertako Gaztetxearen hurrengo ekitaldiak ezagutzeko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?