San Sebastian eguna iristear da Tolosaldean ere

Maier Ugartemendia 2016ko urtarrilaren 19a

Irudian, iazko San Sebastian eguneko ospakizuna Leaburun

Berastegin, Berrobin, Leaburun eta Orendainen urteroko ohitura jarraituz ospakizunak izango dituzte

Urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna da gaurkoa, eta ohikoa den moduan eskualdean ospakizun eguna izango da.

Berastegin, Leaburu-Txaraman eta Orendainen San Sebastian santuaren ermitak dituzte, eta tradizioari jarraituz hiruretan izango da meza gaurkoan.

Urtero bezala, goiztiarrenak berastegiarrak izango dira. Herriko gailurretako batean kokatzen den ermita berezian izango dute meza herritarrek, eta eguraldiak lagunduz gero kanpoan herriko bistak ikusiz hamaiketakoa egitera ere animatuko dira.

Orendainen ere izango du zeresana eguraldiak. Hain zuzen ere, udalak dei egin du eguraldi ona izango balitz, ibilgailuak herrian utzi eta txistularien atzetik oinez ermitaraino herritar guztiak batera joatera. Txistulariak 11:15tan herritik irtengo dira herritik. Festa luzatzeko aukera izango da Orendainen, urtero bezala elkartean bazkarian eta bazkalostean sortuko den giroarekin.

Leaburun arratsalderako utzi dute ospakizunerako tartea. Hemen ere, mezaz gain herriko dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera izango da lehenik eta askaria egitekoa gero.

San Sebastian

BERASTEGI

10:00. Meza San Sebastian ermitan.

BERROBI

16:00. Meza San Sebastian ermitan.

LEABURU-TXARAMA

17:00. Meza San Sebastian ermitan.Ondoren, herriko dantzarien dantza emanaldia izango da
ermitaren aurrean.
18:30. Askaria Zazpi Bide elkartean.

ORENDAIN

11:15 . Herriko plazatik, txistulariakin alaituta kalejira izango da ermitaraino.
11:30 . Meza San Sebastian ermitan. Ondoren  eraikin berrian hamaiketakoa
14:00 . Bazkaria Eltxoak elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!