Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak

Maier Ugartemendia 2016ko urtarrilaren 19a

Eskualdeko hainbat herritako kanporaketak asteburu honetan jokatuko dira

Euskal Herriko Mus Federazioak urtero antolatzen duen Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egiten ari dira astebururo, eta datorren asteburuan hainbat hitzordu izango dira eskualdean.

Herrietako kanporaketen ondoren, otsailaren 20an zazpi herrialdetako kanporaketak jokatuko dira eta martxoaren 5ean final nazionala Zuberoan, Urdiñarbe herrian.

Kanporaketak

URTARRILAK 22, OSTIRALA

Berastegi. 22:00etan. Urepele elkartean.

Ikaztegieta. 22:30ean. Ostatuan.

Larraul. 22:00etan, Herriko Ostatuan.

URTARRILAK 23, LARUNBATA

Alegia. 15:30ean, Hilario Tabernan.

URTARRILAK 24, IGANDEA

Lizartza. 17:00etan, Joxe Mari Tabernan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!