Pasahitza (zaharra)

"Etxe hutsak badaude, baina arazoa konpontzeko borondaterik ez"

Ataria 2016ko urtarrilaren 18a

Ibai Julian Tolosako Gazte Asanbladako kideak larunbat arratsaldeko gertakarien berri eman digu. Poliziaren jarrera "bidegabea" izan zela salatu du: "Ertzaintzaren eskutik kolpeak, irainak eta mehatsuak jasan genituen, eta polizien kopurua proportziorik gabea izan zen".

Bestalde, Tolosako Udalaren jarrera salatu du, "gazteen arazoa konpontzeko bidean ez duelako inongo konpromisorik azaldu". "Ez gaituzte kontuan hartu; gu beti egon gara, eta egongo gara prest negoziaketetarako, baina, argi dugu, ez bagaituzte kontuan hartzen, gure bidea jarraituko dugula", esan du. Era berean, etxe hutsak egon badaudela adierazi du, "baina, arazoa konpontzeko borondaterik ez".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!