Gaurko saioan: Ibon Aburuza Gipuzkoako Sagardozaleen Elkarteko lehendakari berriarekin hitz egin dugu. Bide batez, Adunan ostegunean aurkeztuko duten ikus-entzunezko lan baten inguruan aritu gara, udalarentzat ekoitzi dute erreportajea TOLOSALDEKO ATARIAk eta 28 KANALAk. Gaur bertan, Anoetako udaletxean Juanjo Lertxundik eskainiko duen hitzaldiaz xehetasunak eman dizkigu eta datorren igandean, hilaren 24an, Txalo antzerki taldeak Villabonako Gurean eskainiko duen Heroiak lanaz aritu zaigu bertan parte hartzen duen Ramon Agirre aktoreak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?