Iribar, Irisarri eta Amondarain, bikain

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 12a

Gipuzkoako Pista Sariko azken aurreko jardunaldia jokatu zen larunbatean. Zazpigarren jardunaldi horretan, Unai Iribar ibartarrak, juniorretan, hiru lasterketa irabazi zituen.

Jon Irisarri leaburuarrak, Open mailan, bi garaipen lortu zituen. Pista saria lau mailatan bereizten da, eta horietatik hirutan, Tolosaldeko txirrindulariak daude sailkapen buru: Maddi Amondarain ibartarra nesketan; Unai Iribar juniorretan eta Jon Irisarri Open mailan. Azken jardunaldia larunbat honetan jokatuko da. Unai Iribarrek matematikoki txapela jantziko du. Amondarainek bigarrenari 25 puntuko aldea ateratzen dio, eta Irisarrik, 30ekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!