Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen iragarpena, Behar Zana elkarteko Iñaki Lizasori elkarrizketa, Xabier Zeberio musikariari elkarrizketa, Irene Arin Kale kantoitik Poxpolo ta Konpainiaren agurreko emanaldiaren inguruan, Zelanda Berrira bidaia agurtzane Belauntzaranekin, Jokin Alberdi zizurkildar txirrindulariari elkarrizketa, Jonathan Valdivielso euskal tonbolaren irabazleari elkarrizketa eta musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?