Giro bikaina XIV. Gabonetako Pilota Topaketako finaletan

Tolosaldeko Ataria 2015ko abe. 30a, 20:04

Sekulako giroa eduki dugu Ikaztegietako pilotalekuan XIV. Gabonetako Pilota Topaketen finaletan. Bete-bete egin dira frontoiko harmailak parte hartu duten pilotari, guraso eta sendiko eta lagunekin. Ikuskizun ederra eman dute pilotariek.

Atzo eta herenegun sailkapen partidak jokatu dira Ikaztegieta, Amezketa, Altzo eta Alegian. 106 pilotarik, neska eta mutil, hartu dute parte. Gaur zen azken eguna eta arratsaldeko 16:00etan puntu-puntuan eman zaie hasiera finalei, hasi txikienetatik eta handienetara. Txikienen urduritasuna ilusioa hainekoa zen, baina ikuskizun polita eskaini digute guzti-guztiek. Benjaminen, alebinen, infantilen eta kadeteen mailan oso partida borrokatuak ikusi ditugu; azkeneko partidan, kadete mailakoan, giroa gori-gori jartzea lortu dute lau pilotariek, bai markagailua ezin estuagoa izan delako baina baita egin dute joko politagatik ere. Hemengo txalo eta hango oihu! Goi mailako partidetako giroa izan da azken unean. Ederra!!!

Bukatzeko sariak, partaide guztien argazkiekin egindako egutegia eta Gurea Pilota saria, banatu zaizkie parte hartu duten pilotari guztiei -Iñaki Artolak eta Beñat Urretabizkaiak banatu dizkiete eta hori bera ere ez zen sari makala, txikienentzat batik bat- eta merienda eskaini zaie gero. Hurrengo urtera arte esanda agurtu dituzte antolatzaileek.

Emaitzak:

Oihan Fresneda (Amezketa)-Xabat Estevez (Abaltzisketa), 12;Mikel Irastortza (Ikaztegieta)-Iker Otegi (Alegia), 6

Mikel Ermina (Amezketa)-Ander Ruiz (Amezketa), 12 ; Chafei Mohamed Ali (Ugarte)-Iker Ropero (Alegia), 10

Ander Balerdi (Amezketa)-Ugaitz Mujika (Amezketa), 12 ; Maddi Altuna (Amezketa)-Joseba Rojas (Alegia), 7

Beñat Perurena (Amezketa)-Iker Zubeldia (Altzo), 12 ; Markel Irastortza (Baliarrain)-Aitor Galartza (Amezketa),10

Eñaut Zabala (Alegia)-Pello Olano (Altzo), 12 ; Xumai Aizpuru (Alegia)-Joanes Olano (Altzo), 11

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!