XIV. Gabonetako Pilota Topaketa, 106 haurrekin

Asier Imaz 2015eko abenduaren 28a

Argazkian, pilota topaketako haurrak

Altzo, Alegia, Amezketa eta Ikaztegietako gurasoek Intxurre Pilota Eskolarekin batera Gabonetako Pilota Topaketa antolatu dute.

6-15 urte bitarteko 106 haurrek hartuko dute parte bertan. Atzo hasi ziren kanporaketak jokatzen pilotariak, eta gaur ere horrela jarraituko dute. Aurre benjamin eta benjaminen partidak Alegian jokatuko dira; Altzon, alebinenak; Amezketan, infantilenak, eta Ikaztegietan, kadeteenak. Azken herri horretan jokatuko dira asteazkenean finalak, izan ere, aurten horrela tokatu da. Urtero aldatzen da azken partida horien pilotalekua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!