Ilusioaren kriseilua piztera doa

Maier Ugartemendia 2015ko abe. 23a, 11:19

Olentzero eta Mari Domingi eskualdera gerturatzen ari dira

Gabonak ilusioa sortzen dute, batez ere etxeko txikienen kasuan. Olentzero eta Mari Domingi bihar iritsiko dira eskualdeko etxeetara, baina lehenago hainbat herri bisitatuko dituzte. Begi liluratuekin begiratuko diete, gazteenek.

Festa giroa nabaria da, eta giro horri lotuta egitarau zabalak prestatu dituzte hainbat herritan egun hauetarako. ATARIA-k abenduaren 28ra bitartekoak.

Egitarauak herriz herri

ABALTZISKETA

Bihar, abenduak 24

09:00. Eskolako ikasle, guraso eta irakasleak kantuan, baserriz baserri. Bazkaria Larrunarrin.

ADUNA

Bihar, abenduak 24

09:00. Basopeta guraso elkarteak antolatuta, kantuan aterako dira baserriz baserri. Eguerdian, Txulobi elkartean hamaiketakoa egingo dute kantari atera direnek.

ALBIZTUR

Bihar, abenduak 24

19:00. Olentzeroren etorrera, Elanetik abiatuta plazaraino. Ondoren, Olentzero udaletxeko arkupetan.

ALEGIA

Gaur, abenduak 23

19:00. Gaztetxean hitzaldia Siriaren inguruan, Karlos Zurutuzarekin: Zer gertatzen da Ekialde Hurbilean?

19:45. Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzen kontzertua.

Bihar, abenduak 24

11:00. San Juan eskolako ikasleak abesten kaleetan zehar.

18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Txintxarri abesbatza kantari ibiliko da.

Abenduak 25, ostirala

11:15. Txintxarri abesbatza kantuan meza nagusian.

Abenduak 26, larunbata

16:00. Gaztetxean umeen eguna. Txokolate jatea eta jolasak.

19:00. Bulebarrean, Ametsen kriseiluak Gure Esku Dagoren ekimena.

Abenduak 27, igandea

17:00. Zineman, Polar express.

Abenduak 28, astelehena

10:00-13:00. Haurrentzako ekintzak. 15:30. Gabonetako pilota topaketak (sailkapenak).

22:00. Gaztetxean Play Backa.

ALKIZA

Abenduak 28, astelehena

09:00 - 13:00. Malabareak. Hamaiketakoa eta ondoren psikomotrizitatea.

ALTZO

Bihar, abenduak 24

10:00. Ikasle, irakasle eta gurasoen gabon eskeko erronda etxez etxe.

AMASA-VILLABONA

Bihar, abenduak 24

17:45. Otsabin txistorra banatuko da.

18:00. Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaie. Ondoren, Errebote plazara jaitsiko dira musikari eta dantzarien laguntzaz.

19:00. Manifestazioa Hator hator etxera! lelopean Irualdetatik abiatuta.

AMEZKETA

Gaur, abenduak 23

10:00-13:00. Gabonetako apaingarriak, Gaztelekuan, 6-11 urte.

16:30-20:30. Gaztelekua apaindu.

Bihar, abenduak 24

09:30. Zumadi eskolako haurrak Ugartetik aterako dira gabon kantak abesteko.

13:00. Haurrentzako bazkaria Zazpitturri elkartean. Ondoren saskiaren zozketa.

Abenduak 26, larunbata

10:00-13:00. Atrapa la bandera filma, kultur etxean, 3-11 urte.

15:00-20:00. Txuri-urdinera irteera, Alegiako tren geltokitik.

Abenduak 28, astelehena

10:00-13:00. Ipuin kontalaria, kultur etxean, 3-11 urte.

17:00-20:00. Txokolatea eta txurroak, Gaztelekuan.

ANOETA

Gaur, abenduak 23

19:00. Ipuin kontaketa euskaraz eta sahanieraz: Zhertat eta lehoia, liburutegian.

Bihar, abenduak 24

18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, plazan. Ongi-etorrian Loatzo Musika Eskola eta Anoetako Anitz Dantza Taldea. Ondoren, Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak banatuko dituzte.

Abenduak 25, ostirala

12:00. Anoetako Txistulari taldearen kalejira.

ASTEASU

Gaur, abenduak 23

17:00. Olentzero eta Subilaren Lapurreta filma.

Bihar, abenduak 24

12:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera frontoian.

Abenduak 26, larunbata

16:00. Aitz ondo elkartean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa.

Abenduak 27, igandea

11:30. I.Kross Herrikoi Solidarioa eta hamaiketakoa eta Trikitijira.

Abenduak 28, astelehena

15:30. Nesken Pala Topaketa (alebin eta Infantilak).

17:00. Clown-tu Kontari emanaldia eta askaria.

BALIARRAIN

Bihar, abenduak 24

14:00. Plazan elkartuko dira herritarrak, haur, gazte eta helduak, etxez etxe abestera joateko.

BELAUNTZA

Gaur, abenduak 23

11.00. Entsegua kultur etxean, ludotekan, hurrengo egunean kantuan ateratzeko.

Bihar, abenduak 24

15:00. Herriko taberna inguruan biltzea kantuan ateratzeko.

18:00. Olentzeroren etorrera opariekin Herriko Taberna inguruan. Ondoren, askaria.

BERASTEGI

Bihar, abenduak 24

09:00. Plazatik aterako dira herriko haur, gazte eta helduak etxez etxe abestera.

14:00. Aparkaleku azpiko lokalean bazkalduko dute. Guraso elkarteak kafea eta pastak jarriko ditu, baina bazkaria norberak eraman behar du.

BERROBI

Gaur, abenduak 23

09:00-12:00. Esku-lanak, 3-7 urte bitartekoentzat eta akobrazia 8-16 urte bitartekoentzat, plazan.

Bihar, abenduak 24

10:30. Gabonetako kantu-jira.

12:30. Hamaiketakoa.

17:00. Urrutin ohiko bilketa egingo da.

18:00. Olentzeroren etorrera, eta haurrei oparien banaketa.

19:00. Gaztain jatea.

Abenduak 28, astelehena

09:00-12:00. Salto-jolasa, 3-7 urte bitartekoentzat eta patinajea 8-16 urte bitartekoentzat, plazan.

BIDANIA-GOIATZ

Bihar, abenduak 24

09:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Goiaztik abiatuta. Egun guztian herriko haur eta gurasoak herrian zehar abesten ibiliko dira.

18:30. Goiatzera Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira eta frontoian ongi etorria.

ELDUAIN

Bihar, abenduak 24

14:30. Etxez etxe kantari ibiliko dira, plazatik abiatuta.

GAZTELU

Bihar, abenduak 24

18:30. Olentzero Arrospetik jaisten da adarra joaz plazara. Herritarrek bertan harrera egiten diote eta eskolara joango dira. Bertan Olentzerok opariak banatzen ditu.

HERNIALDE

Bihar, abenduak 24

09:00. Bentatik hasita, baserriz baserri gabon kantak abestuko dituzte.

14:00. Elkartean bazkaria, gabon kantukoen artean.

18:45. Gabon kantuan bukatuta, Olentzeroren etorrera.

IBARRA

Gaur, abenduak 23

09:30-11:30. Psikomotrizitate jolasak, gaztelekuan 6-9 urte bitartekoentzat.

11:30-13:30. Psikomotrizitate jolasak, gaztelekuan 10-12 urte bitartekoentzat.

10:30-13:30. Puzgarriak plazan.

16:00-17:00. 3D Puzzleak, gaztelekuan, 12-14 urte bitartekoentzat.

Bihar, abenduak 24

18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, hilerritik plazara. Loatzoko musikariek, Alurreko dantzariek eta herriko abesbatzak parte hartuko dute.

Abenduak 27, igandea

18:00. Bertso tailerra, gaztetxean.

Abenduak 28, astelehena

09:30-11:30. Joko kooperatiboak, gaztelekuan 6-9 urtekoentzat.

11:30-13:30. Joko kooperatiboak, gaztelekuan 10-12 urtekoentzat.

17:00. Gutxiago gehiago da ipuin kontaketa, kultur etxean.

19:00. Jauzia proiektuaren aurkezpena eta Bisaiak: jauziaren aurpegiak dokumentala.

IKAZTEGIETA

Bihar, abenduak 24

08:30. Herriko taldea, baserriz baserri eta herrian kantuan eta eskean.

18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera plazan.

IRURA

Gaur, abenduak 23

17:00. Ipuin kontalaria, 3-5 urte.

18:15. Ipuin kontalaria, 6-9.

Bihar, abenduak 24

11:30. Haurrentzat hamaiketakoa plazan.

12:30. Mari Domingiren etorrera gutunak eta jostailu zaharrak jasotzeko, plazan.

18:00. Olentzero opariak banatzera jaitsiko da plazara, eta jaiotza bizidunari abestuko dio.

Abenduak 28, astelehena

15:00. Ficobako Eguberrietako haur parkera irteera.

LARRAUL

Abenduak 28, astelehena

09:00 - 13:00. Malabareak. Hamaiketakoa eta ondoren psikomotrizitatea.

LEABURU-TXARAMA

Gaur, abenduak 23

12:00. Udalak saski eder bat zozketatuko du herritarren artean. Plazan zenbakia haurrek aterako dute.

16:30. Txaramako elkartean adinekoentzat urteko azken bingo saioa eta merienda.

Bihar, abenduak 24

Arratsaldean. Herriko haur eta gaztetxoak kantuan ibiliko dira.

LIZARTZA

Bihar, abenduak 24

18:00. Olentzeroren etorrera. Gaztaina erreak izango dira eta guztia Otsolar dantza taldeak lagunduta.

ORENDAIN

Bihar, abenduak 24

10:00. Plazan elkartuko dira herritarrak etxez etxe abesten joateko. Ondoren bazkaria egingo dute Eltxo elkartean.

OREXA

Bihar, abenduak 24

Egun osoan zehar. Etxez etxe kantari ibiliko dira.

ZIZURKIL

Bihar, abenduak 24

Ikastetxeetako olentzero. San Millan Ikastetxeko umeek baserrietan abestuko dute eta Pedro Mari Otaño eta Zubimusu ikastetxeetako umeek Elbarrena auzoa alaituko dute. Ondoren, Urkamendi Elkartean hamaiketakoa.

17:30. Urkamendi aldetik etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi, Loatzo Musika Eskolako musikariek lagunduta. Plazan Bukalai Dantza Taldekoek dantzatu eta Loatzo Musika Eskolakoek musika joko dute eta herriko haur guztiek Olentzerori muxu emateko aukera izango dute.

TOLOSA

Gaur, abenduak 23

20:15. Santa Klara komentuan, Hodeiertz abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du.

Bihar, abenduak 24

17:30. Olentzero eta Mari Domingi, Plaza Zaharrean.

Abenduak 27, igandea

17:00. Olentzero eta Amilaren sekretua, Leidorren.

Topic zentroan eta Gazte Topagunean haur eta gazteei zuzendutako ekitaldi bereziak izango dituzte, urtarrilaren 5a bitarte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!