Konponbiderako «oztopoak garaitzeko» dei egin du Sarek

Ataria 2015eko abenduaren 9a

Urtarrilaren 9an Baionan eta Bilbon manifestazioak egingo dira preso eta iheslarien eskubideen alde

Urtarrilaren 9rako Sare eta Bagoaz plataformek Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde antolatu duten manifestaziora joateko autobusetako zerrendak jarri dituzte dagoeneko eskualdeko ohiko lekuetan.

Bilbo eta Baionan burutuko da mobilizazioa, Mugi daitezen harriak, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean, «presoen eta euren familiak arrastaka daramaten harri bat» bezala ikusten baitute bi plataformek egungo espetxe politika.

«Aieteko Nazioarteko Konferentziatik, eta urte hauetan, konponbidera iristeko pertsona guztion giza eskubideak lortzeko ahalegin ugari» egin direla dio Sarek komunikabideetara igorritako idatzi batean. Ahalegin horiek, ordea, «Madrilgo eta Parisko gobernuen oztopoak» baino ez dituztela jaso dio. Horretarako, euskal gizarteari dei egin diote «konponbidea oztopatzen duten harri horiek bidetik kentzeko».

Aurrez, ordea, herriz herri hitzaldi, mobilizazio, argazki eta informazio banaketa saioak izango dira, ekitaldia berotu asmoz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!