Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen iragarpena, euskararen egunaren harira, Banaiz Bagara elkarteko kideekin hitz egin dugu, eta Euskara plus egitasmoaren berri eman digute, Oihana Iguaran izan dugu Kale kantoitik, Tolosaldea Garatzeneko merkataritza saileko Agus Aduriz izan dugu, Oskar Tena artearen txokoan, lehiaketa eta Antton Telleriaren proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?