Baliarrainen hasiko dugu saioa. Abenduaren 20ean udal hauteskundeak egingo dira, aurreko maiatzean ez baitziren egin, zerrendarik ez zenez aurkeztu. Oraingoan herritarrek osatutako zerrenda aurkeztu da, eta zerrendako bost kideekin aritu gara solasean. Ondoren Ikaztegietara joango gara. Iñaki Zubeldia idazleak Martetarrak Zarautzen liburua argitaratu berri baitu. Ikaztegietatik Alegiara. Gaur aurrekontu parte hartzaileen bigarren bilera egingo da, eta Unai Iraola alkatearekin hitz egin dugu egitasmoari buruz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?