Xexili Eguna ospatzen hasi dira eskualdean

Ataria 2015eko azaroaren 20a

Musikariek bere eguna ospatzeari ekin diote eskualdean, eta, besteak beste, Villabonan, Altzon eta Alegian kalejirak eta emanaldiak egin dituzte Loatzo musika eskolako ikasleek.

Villabonan dozenaka gaztetxo bildu dira Errebote plazan, gaurkoan Musikaren plaza bihurtuz. Guztiek batera hainbat kantu eskaini dituzte, eta gaztetxoenek, pailazoz jantzirik, dantzatu eta kantatu egin dute.

Altzon kalejira egin dute plazan hasita, frontoiraino iritsi eta berriro plazaraino itzuliz. Gero Plazan emanaldia eskaini dute.

Alegian ere kalejira egin dute, eta udaletxe aurrean musika eta dantza emanaldia eskaini dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!