Greba egitearen aldeko hautua irabazten ari da papergintzan

Ataria 2015eko azaroaren 20a

Amezketako Aralar enpresan egindako elkarretaratzea aurreko astelehenean.

Asteazkenean Munskjö enpresan baiezkoa atera zen, eta atzo Aralar enpresan (Amezketa) eta Zikuñagan (Hernani) ere grebaren alde egin zuten.

Amezketako Aralar fabrikan greba egitearen aldeko 91 boto jaso dira, 22 kontrakoak eta hiru txuri. Hernaniko Zikuñagan 134 boto izan dira aldekoak, 58 kontrakoak eta 3 zuri. Elduako Munskjö paper fabrikan baiezkoak 60 izan ziren, ezezkoak 11 eta 3 txuri. Sindikatuetatik gustura azaldu dira orain arte jasotako emaitzekin, eta parte hartzea handia izaten ari dela nabarmendu dute.

Datorren astean Oria (Zizurkil), Itasa (Andoain) eta Zubialde (Aizarnazabal) enpresetan egingo dira asanbladak eta bozketak. Grebara joateko sei enpresetako emaitzak zenbatzen dira. Zortzi eguneko epean sei greba egun proposatzen dira eta lehenengoa datorren azaroaren 27an izango litzateke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!