Amezketa izango da protagonista nagusia gaurko saioan. Izan ere, larunbatean eta kultur astearen barruan, Amezketako hainbat gaztek antzezlana egingo dute, eta bertako bi partaiderekin, Alaitz Labaien eta Eneko Goitiarekin, aritu gara solasean. Amezketan jarraituko dugu, eta oraingoan pilotari buruz ariko gara. Tolosaldeko Atarian joko zuzenari buruzko erreportajea argitaratu berri da, eta hiru amezketarrekin aritu ginen solasean horren inguruan: Jokin Artola, Ibai Amundarain eta Izarne Otamendi.
Azkenik, Ikaztegietara egingo dugu salto. Bertan Aisa programa jarri dute martxan, etorkinek euskaraz ikasteko. Bakarne Otegi alkatearekin eta Oihane Jordana irakaslearekin hitz egin dugu horren inguruan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?