Papergintzako langileak protestan

Ataria 2015eko azaroaren 16a

Gipuzkoako papergintzako ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuko kideek protesta egin dute kotxe karabana eginez herrialdeko zenbait paper fabriken aurrean, tartean Tolosaldean.

Adegi patronalaren jarrera «zorrotza eta mehatxagarria» salatu nahi dute, eta «sektoreko arazoei erantzungo dien hitzarmena sinatzea ahalbidetuko luken jarrera aldaketa» exijitzen dutela esan dute. Hori gertatu ezean mobilizazioekin aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute sindikatuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!