San Martin Eguna iruditan

Ataria 2015eko azaroaren 11

San Martin Eguna ari dira ospatzen Alkizan, Amasan eta Amezketan. Meza izan dute goizean, eta ondoren hamaiketako ederraz gozatu dute.

Garai batean, San Martin egunez hiltzen zen txerria baserrietan. Txerrikiak ere ordutik aurrera prestatzen hasten ziren, lukainkak, odolosteak... Ordutik hona tradizio horri eusten diote oraindik Euskal Herriko hainbat txokotan. Alkizan, Amasan eta Amezketan, festa giroan ospatzen dute santuaren eguna.

Mezaren ondoren hamaiketakoak egin dituzte herri guztietan. Txerrikiak, noski, ez dira falta izan inon. Amezketan, trikitilariak eta bertsolariak ere izan dira. Amasan, berriz, herri kirol erakustaldia izan da. Aizkoran Zubizarreta eta Bihurri aritu dira, harria jasotzen Ostolaza, eta Iparraldeko Jokoak egiten Aretxabala aritu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!