Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurko saioan, Iker Ibarluzearen iragarpena, Bizilagunak ekimenari buruz, Yurre Ugarterekin Tolosako irakurle taldeaz, Idoia Apaolaza psikopedagogoarekin nerabeez eta autoestimaz, Agustin Laskurainen errezeta, lehiaketa eta Antton Telleriaren musika proposamena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?